Denis López (Amalarre)
Denis López, Amalarre ganadutegiaren sortzailea da. Abeltzaintzarekiko duen grina ogibide bihurtu du, larrez elikatutako behien haragi ekologikoa salduz.
Hainbat urtetako ahaleginaren ondoren, eta Trebatu programari esker, Ruben Amalarre ganadutegira batu da, enpresako negozioa dibertsifikatuz. Lehendik martxan zegoen babarrun ekoizpenaren ardura hartu eta gainerako baratza produktuen ekoizpena txertatu du Ruebenek.
Denisek, Rubeni esker ezagutu zuen Trebatu programa. Rubenek proiektuaz hitz egin zion, eta hortik aurrera, Trebatu programaren parte izateko prozesuari ekin zioten. Denisen ustez, esperientzia oso positiboa izaten ari da, lanaren zati bat eskuordetzea eta bere bizitza-kalitatea hobetzea suposatu duelako “Trebatuko esperientzia ezin hobea izaten ari da. Amalarreko proiektua nik bakarrik garatu nuen, ordu asko eskainiz. Rubeni esker nire lanaren zati bat eskuordetzeko aukera dut”.
Denisek lehen sektorean sartu nahi duten pertsonei, haien proiektua garatzera animatzen die. Trebaturi esker, lehendik martxan dauden proiektuetaz ikastea eta erreleboa hartzera posible dela uste du “proiektuen hasiera zaila da, baina nik lehen sektorean bokazioa duten pertsona guztiak animatuko nituzke. Nik ez dut inoiz harreman zuzenik izan lehen sektorearekin, baina bihotzean neraman zerbait zen, eta nire pasioa nire lanbide bihurtzea lortu dut”.