Trebatu ekimenaren baitan, formakuntza praktikoak eskainiko diren ustiategiak dira. Bi motatako trebatze guneak daude:
1. Aldi baterako trebatze gunea
Errelebo beharra duten ustiategiak dira. Trebatze gune izan ondoren, asmoa da trebalaria ustiategian bertan instalatzea.
2. Trebatze gune iraunkorra
Trebalariek formakuntza jasoko dute ustiategian, 2 urtez; eta, ondoren, beste Trebalari bat hasiko da ustiategi horretan.
Zure ustiategiak errelebo falta du?
Trebatu programa, errelebo falta duen zure ustiategiari aukera berri bat eman nahi dio Trebatze gune bihurtuz eta lehen sektorera saltoa eman nahi duten pertsonei beharrezko formakuntza praktikoa burutzeko gune gisa eskainiz.
Zure baserri edo lurrak errelebo falta badu, egin bat Trebatze ekimenarekin.
Zure ustiategia Trebatze gune bihurtuz, hau jasoko duzu:
Alokairua bi urtez
Mentore lana egiteko aukera
Aholkularitza juridikoa
Trebatze-guneak ezagutu
Juan Luis Retegi, Arane Baserria (trebatze-gunea)
Arane baserria Trebatze-gune bihurtu da Trebatu programari esker.
Denis López (Amalarre)
Denis Lópezek, Amalarre ustiategiaren sortzaileak, bere negozioa dibertsifikatzea lortu du Ruben enpresara batuz. Han, Rubenek Tolosako babarruna ekoitziko du.