Trebatu
Trebatu proiektua lehen sektorean beren proiektu profesionala garatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago. Ekimen horri esker, ekintzaileak (trebalariak) bere ideia edota proiektua frogatu eta garatzeko aukera izango du. Horretarako, nekazaritzan lanean aritzeko guneak (trebatze guneak) eskainiko zaizkio eta bertan beharrezko formakuntza eta aholkularitza jasoko du. Horri esker, Gipuzkoako lehen sektoreak duen errelebo faltari aurre egin nahi zaio, eta ondorioz tokiko elikagai ekoizpena bultzatu.
Trebalariak
Trebalariak beren proiektua lehen sektorean garatu nahi duten pertsonak dira, eta horretarako beharrezko prestakuntza eta praktika eskainiko zaie.
Trebalariek ondorengoa jasoko dute:
Iraupena: 2 urte
797 orduko formakuntza teoriko-praktikoa
Harreman-sarea osatzeko aukera
Aholkularitza teknikoa
Trebalari izan nahi duzu?
Trebatzeko beharra duzun ekintzailea bazara, jarri gurekin harremanetan!
Trebatze guneak
Trebatze guneak formakuntza praktikoak eskainiko duten ustiategiak dira.
1. Aldi baterako trebatze gunea
Errelebo beharra duten ustiategiak dira. Trebatze gune izan ondoren, asmoa da trebalaria ustiategian bertan instalatzea.
2. Trebatze gune iraunkorra
Trebalariek formakuntza jasoko dute ustiategian, 2 urtez; eta, ondoren, beste Trebalari bat hasiko da ustiategi horretan.