Juan Luis Retegi, Arane Baserria (trebatze-gunea)

Juan Luis Retegi, Arane baserriko abeltzainak, bere ustialekua Trebatze-gunea bihurtu du Trebatu programari esker.

Juan Luis Retegik, esnetako behiak ditu Arane baserrian eta Trebatu programari esker, bere ustialekua Trebatze-gunea bihurtu du. Gaztetatik argi zuen ez zuela superprodukziorik nahi, baizik eta nahiago zuela jarduera txiki eta jasangarriago bat landu, eta, hori izan da urteetan zehar bere lana gidatu duen ikuspegia.
Orain, 63 urterekin, Juan Luisek aitortzen du ustiategiko “azken urteetan” dagoela, eta, Trebatu proiektua bere jardueren erreleboa bermatzeko aukera bat dela.

Trebaturi esker, lehen sektorean interesa duen gazte bat aurkitu du, eta hori funtsezkoa iruditzen zaio legatuaren jarraipena ziurtatzeko. Juan Luisek bere esperientzia eta ezagutzak partekatzeko konpromisoa hartu du, gazteak etorkizunean ustiapena bizirik mantendu ahal izan dezan “nire helburua da, etorkizunean, Arane ustialekuko jarduera mantentzea. Nik ahal dudan guztia egingo dut datorren pertsona horri jardueraren inguruan dakidan guztia erakusteko”.

Harentzat, Trebatu programa oso baliogarria izaten ari da trantsizio-prozesu honetan, taldean lan egitera egokitzen joateko aukera ematen baitio “ni orain arte bakarrik ibili naiz lanean, beraz oso zaila egiten zait orain beste batekin jardutea, baina poliki-poliki bagoaz aurrera. Lanean hasitakoan berak erakusten du zer egin behar den, aurretik alperrik da kalkulu batzuk egitea; denborak erakusten du zer egin behar den”.

Juan Luisek, gazteak sektorera animatzen ditu “nik gazte bati, jarraitzeko esango nioke beti. Nik uste dut potentziala badagoela, zaila da, desberdin bizi behar delako baina gustukoa baldin bada, aurrera”.