Ruben Sampedro (Amalarre)
Ruben, 35 urteko galiziarra, Bidania-Goiatzeko Izarre Txiki baserrian bizi da gaur egun. Baratzezaintzarekiko zaletasunak Trebatu proiektuarekin bat egitera eraman zuen, hain gustuko duen arlo honetan profesionalizatzeko prestakuntza eta laguntza bilatuz “Nire helburua da etorkizunean baratzaz bizitzea. Uste dut, Trebaturi esker hori errealitate bihurtu dezakedala”.
Rubenen proiektua Amalarre, Galway eta Angus behien haragi ekologikoa saltzen duen enpresa, dibertsifikatzea da baratzezaintza txertatuz “Hiru urte daramatzat Tolosako babarruna landatzen, eta asmoa da Amalarren produktu hori saltzea. Halaber, asteroko barazki saskiak ere saltzeko asmoa dut”.
Rubenek Gilben izandako harreman baten bidez jakin zuen Trebaturen berri, eta ordutik prestakuntza eta laguntza ekonomikoa jaso ditu bere proiektua garatzeko “niretzako oso garrantzitsua da tutoreekin dugun harremana eta baita sektoreko beste pertsona batzuk ezagutzea. Esperientzia aberasgarria izaten ari da”.
Lehen sektorean ekin nahi duten pertsonak gonbidatzen ditu Trebatu proiektura ”proiektua garatzeko beharrezkoak diren prestakuntza eta eskaintza jasotzen dugu Trebatu programan, eta lehen sektorean ekin nahi duen edonor gonbidatzen dut. Trebatu proiektua beharrezkoa da lehen sektorea indartzeko”.