Usoa Cilveti, lore moztuen ekoizpen ekologikoa

Usoa 36 urteko donostiko Trebalaria da. Lore moztuen ekoizpen ekologikoan oinarritzen den proiektua garatzen hasi da eta Trebaturi esker bere helburu profesionala garatzeko aukera du.

Bi urtetan zehar Trebatuk utzitako lursail batean egongo da bere proiektua lantzen. Usoak dio, Trebatuk eskaini dion laguntza ekonomikoa eta formakuntza funtsezkoak direla bere proiektua garatzeko “Trebatuk laguntza handia eman dit nire proiektu profesionala garatu ahal izateko. Alde batetik lursaila eskaini dit beharrezko landaketak egin ahal izateko, eta, bestetik, formakuntza teoriko-praktikoa eskaini dit”.

Gilbe elkartearen bitartez ezagutu zuen Trebatu, eta orain arte bere esperientzia oso positiboa izan da; Usoak, jasotako babesaren balioa azpimarratu du “Trebatuk, nire proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko aukera eman dit, eta bestalde, proiektua behar bezala garatzeko beharrezko formakuntza jasotzen ari naiz”.

Usoak programa honekin bat egitera animatu ditu lehen sektorean ekin nahi dutenak “lehen sektorean ekin nahi duten pertsona guztiak Trebatu programarekin bat egitera animatzen ditut. Ezinbesteko laguntza da modu seguruan ekiteko”·