Ainara Mugica, Elika kooperatiba

Elika kooperatiban lanean, lehen sektorearen duintasuna eta balioa defendatzen ditu.

Ainara Mugica Hernanin bizi da, eta 39 urte ditu. Urteak daramatza lehenengo sektorean edo lehenengo sektorearekin lotura duten eremuetan lan egiten. Egun batean, Fraisoro Eskolan Nekazaritza eta Abeltzaintza ikasketak egin eta profesionalizatzeko erabakia hartu zuen. Hortik dator baita Trebatun sartzearen arrazoietako bat ere. Orain, programaren bitartez, Elika Kooperatiban dabil lanean, baratzagintzan, hain zuzen ere.

Bere iritziz, lehenengo sektorea oinarrizko sektorea da, eta gaur egun nahikoa ez dela baloratzen pentsatzen du. Uste du sektore hau duintasunez eta errespetuz zaindu beharrekoa dela eta merezi duen balioa eman behar zaiola.