Lehen sektorearen erreleboa bermatuz

Trebatu proiektua lehen sektorean beren proiektu profesionala garatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago. Ekimen horri esker, ekintzaileak (trebalariak) bere ideia edota proiektua frogatu eta garatzeko aukera izango du. Horretarako, nekazaritzan lanean aritzeko guneak (trebatze guneak) eskainiko zaizkio eta bertan beharrezko formakuntza eta aholkularitza jasoko du. Horri esker, Gipuzkoako lehen sektoreak duen errelebo faltari aurre egin nahi zaio, eta ondorioz tokiko elikagai ekoizpena bultzatu.