Bertrand-en baratza ekologikoa
Bertrand 2018 urtean batu zen Renetak martxak dituen trebatze guneetara. Baratzezaintza ekologikoari zuzentzen den ustiategi bat du Frantzian, baina honek bitxikeria asko ditu.
Hasteko, Bertrand kokatzen den trebatze gunea monumentu historiko gisa sailkatuta dagoen toki batean dago. Gune horretan, baratzezaintza biodinamikoko (lurra, landare eta animalien arteko harremanean oinarritzen den nekazaritza) jardueren bideragarritasuna aztertzen du. Bertrandek bere baratza animalien trakzioan oinarrituta lantzen du. Bere zaldiaren laguntzaz, lurra laboratu eta ongarritzen du.
Bestalde, Bertranden marketing sistema ere ez da ohikoena. Alemaniako “Cooperativa Gartencoop de Friburgo” proiektuan oinarriturik garatu zuen bere salmenta estrategia. Hori horrela, kontsumitzaile-talde batek bere gain hartzen ditu baratzezaintza jardueraren kostuak, eta denboraldi osoan zehar, produktuak modu ekitatibo batean banatzen dira.