Alfred-en erlauntzak
2018 irailean “Hopla” inkubagailuarekin bat egitean, Alfred, Alsazia eskualdean probak egin zituen lehen nekazaria izan zen.
Erlezaintza lantzen du Alfredek. 2016 urtean, erlauntza batzuen jabe egin eta jarduera hori aisi moduan garatzen zuen. Trebatze guneetan sartu zenean aldiz, erlezaintza modu profesionalean lantzen hasi zen. Bere helburua da bi urteetan 50 erlauntza izatea eta eskualdeko erlezainei zerbitzu bat eskaintzea. Diru sarrerak osatu eta egonkortzeko asmotan, Alfredek, ezti-etxe kolektibo bat eta eskola-erlategi bat garatzeko asmoa du.
“Renetaren trabatze guneekin bat egin nuen nire jarduera modu seguru batean garatu eta probatzeko. Ez dakit zein bilakaera izango duen proiektu honek, baino trebatze guneei esker, erlezaintzan saiatzeko aukera izan dut, baita jarduera honen alderdi desberdinak garatzeko okasioa ere”.