Alain Ramos, Arratzain baserriko Trebalaria
Alain Ramos Trebatu proiektuko Trebalaria da eta 3.600 landa-oilasko zaintzen ditu Arratzain baserrian.
Alain Ramos, Usurbilgo 22 urteko gazte Trebalaria da. Trebaturi esker, bere ametsa errealitate bihurtzeko aukera du: nekazaritza eta abeltzaintza sektorean trebatzea “nire helburua da baserrian eta naturan lan egitea eta ez enpresan zortzi orduz. Badakit lehen sektorea oso sakrifikatua dela, egunero etorri behar dela animaliei jaten ematera, baina hau da niri gustatzen zaidana”
Alain, Arratzaingo hegazti-ustiategi batean dabil Trebalari moduan eta, 3.600 landa-oilasko zaintzen ditu “Arratzainen 3 etxalde desberdin ditut eta bakoitzean 1.200 oilasko ditut. Hiru hilabeteetan zehar zaintzen ditut oilaskoak. Egun batekin ekartzen ditut eta hiru hilabeteekin kentzen ditut”.
Alainek, Trebatu proiektua, Lumagorriko gerenteari esker ezagutu zuen. Prestakuntza eta laguntza ekonomikoa eskuratzeko bide gisa gomendatu zion.
Alainek, baserrian egiten duen lanez gain, Fraisoroko formakuntza jasotzen du ostegun eta ostiraletan. Bertan, prestakuntzaz gain, aholkularitza praktikoa du.
Alainen ustez, Trebatu esperientzia aberasgarria izaten ari da, eta aipatzen du laguntzeko prest dauden pertsonaz inguratuta dagoela “nire esperientzia oso ona izaten ari da. Jende jatorraz inguratuta nago eta beti daude laguntzeko prest”.
Lehen sektorean interesa duten pertsona guztiei gomendatzen die Trebatu eta azpimarratzen du aukera paregabea dela ikasteko eta lehen sektorera salto egiteko “lehen sektoretik bizi nahi duen pertsona orori gomendatuko nioke Trebatu proiektua. Aukera oso ona iruditzen zait”